lunes, 4 de abril de 2011

Garizuma

Garizuma kristautasunaren aldi liturgiko bat da. Aste Santuaren aurreko 40 egunetan ospatzen da, Pazkoako prestakizun gisa. Pazko eguna baino 46 egun aurretik hasten da, hautsaren asteazkenean, inauteriak pasatu ondoren. Egun horretan elizkizun berezi bat egiten da, eliztarrei hauts bedeinkatuz gurutzearen zeinua egiten zaie bekokian, ondoko esaldietako bat esanez: "Hautsa zara eta hauts bihurtuko zara" (Hasiera 3, 19) edo "Bihotz berri zaitez eta sinetsi Berri Ona". Elizak garizuman hau gogoratzen du: Jesusen , Jordan ibaian bataioa hartu ondoren, desertura jo zuela eta han egon zela 40 egunez otoitzean eta barau egiten, deabruaren tentaldiak gaindituz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario